Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dute 'Berria'-n, Espainiako Errege Kopako finalaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko apirilaren 15a

Juanan Larrañaga telebista saio batean.

Egunkari horretan elkarrizketatu dituzte Larrañaga eta Sandra Ramajo Realeko jokalari ohiak, biak ala biak baitira Realarekin Espainiako Errege Kopa irabazitakoak. Zapatuko finalerako ilusioz daudela adierazi dute.

Espainiako Errege Kopako finala jokatuko dute zapatuan Atletico Madrilek eta Realak Sevillan, eta partida horren atarian Juanan Larrañaga eta Sandra Ramajo Realeko jokalari ohiak elkarrizketatu dituzte Berria egunkarian.

Biak ala biak dira Realarekin Espainiako Errege Kopa irabazitakoak, eta zapatuko finalerako ilusioz daude. Egin du partidarako pronostikoa ere Larrañagak: "Uste dut penaltietan irabaziko dutela [Realekoek], guk egin genuen bezala; sufrituta, baina titulua etxera ekarriko dute".

Honako lotura honetan irakur daiteke Berria-n argitaratu duten erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide