Izaro Andresen aurpegia marraztu dute Malkorbe hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Andresen marrazkia, Getariako herriko hondartzan. (Isar Lur)

Isar Lur artistak egin du tamaina handiko irudia Getariako hondartzako hondarretan. 

Izaro Andres musikari bizkaitarraren irudia agertu berri da Getariako Malkorbe hondartzan, hondarretan marraztuta. Andresen aurpegia egin dute tamaina handian, eta Izaro hitza idatzi diote azpian. 

Antza, Isar Lur artista nafarrak egin du marrazkia. Haren sare sozialetan ikus daitekeenez, tamaina handiko beste hainbat irudi eginak ditu inguruko hondartzetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide