Aurtengo inauteriak bukatu dira, baina lasai; urtebete baino gutxiago falta da datorren urtekoetarako. Izan ere, otsailaren hasieran izango dira inauteriak hurrengo urtean.
Otsaileko lehen ostiralean eta larunbatean izango dira eskualdeko herri gehienetan inauteriak; hau da, otsailaren 5ean eta 6an. Azpeitian, berriz, otsailaren 7arekin iritsiko da Jai Karnabala, eta astelehenean eta asteartean ere izango dira jaiak, ohiko moduan.
Hona hemen datozen urteetako inauterien datak:
- 2027: otsailaren 5etik 9ra.
- 2028: otsailaren 25etik 29ra.
- 2029: otsailaren 9tik 13ra.
- 2030: martxoaren 1etik 5era.
- 2031: otsailaren 11tik 15era.