Euskarazko esamolde eta hitz berriak eraman dituzte hainbat azpeitiarrek eta zarauztarrek 'Tribuaren berbak' saiora

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko urtarrilaren 23a

Azpeitiko eta Zarauzko gazteak, 'Tribuaren berbak' saioan. (ETB)

ETB1eko saioko aurkezlea Azpeitira joan zen, esaera berri batzuk euskaraz nola adieraz daitezkeen galdetzeko xedez. Zarauzko eta Azpeitiko gazte batzuekin elkartu zen, eta haiek erabiltzen dituzten zenbait hitz eta esamolde azaldu zizkioten.

ETB1eko Tribuaren berbak saioko kideak Azpeitiko eta Zarauzko hainbat lagunekin izan dira, esaera berri batzuk euskaraz nola adieraz daitezkeen galdetzeko aitzakian. Aurkezlea Azpeitira joan zen hango eta Zarauzko hainbat gazteren artean erantzunak bilatzeko asmoz. Haiek erabiltzen dituzten beste hainbat esamolde eta hitz ere zerrendatu zituzten. Hona hemen horietako batzuk: txalanean, zepelina harrapatu, pertza joan...

Honako lotura honetan ikus daiteke saioaren zati hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide