Ia profesionalen pare

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko azaroaren 9a

Azpeitiko Frontoi Txikiko harmailak jendez bete ditu lagunarteko kirol ekitaldi batek. Elkarrekin txantxan hasi eta bi pilota partida jokatu dituzte. Zestoarrak eta azpeitiarrak dira nor baino nor aritu direnak pilotan.

Atzo goizeko hamaikak aurretik saltsa muntatu zen Azpeitiko Frontoi Txikian, eta hango harmailak jendez betetzen hasita zeuden ordurako. Izan ere, lagunarteko apustu bat tarteko, bi pilota partida ziren jokatzekoak Done Jakueko pilotalekuan, 11:00etan hasita. 

Lehen pilota partida Iker Gonzalez Xextu zestoarrak Iñaki Arzalluz Artza azpeitiarraren kontra jokatu zuen, eta Xextuk irabazi zuen 22-8 eginda. Segidan, Ibai Uzkudun Trukuman zestoarraren eta Mikel Andreu azpeitiarraren artekoa jokatu zen, eta kasu honetan, azpeitiarra nagusitu zen 22-17 eginda. Jon Uria pilota epaile iraetarrak jardun zuen bi partidetan epaile lanetan. 

150 ikusletik gora elkartu zen Frontoi Txikian partidak ikustera, eta hango txaloak eta doinuak Azpeitiko plazatik ere entzun ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide