Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren Gaua filmean parte hartu dute eskualdeko hiru aktorek – Iñake Irastorza oriotarrak, Elena Irureta zumaiarrak eta Erika Olaizola azpeitiarrak– eta batetik bestera dabiltza lantaldearekin, filma han eta hemen estreinatzen. Urriaren 11n, esaterako, harrera bikaina lortu zuen ikus-entzunezkoak Sitgesko (Katalunia) film jaialdi entzutetsuan, eta ostiral honetan, etxean, Donostian, erakutsiko dute, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astearen barruan.
Sarrerak atzo eguerdian jarri zituzten salgai, eta hemen daude eskuragarri.