Basurde bat agertu da Santiago hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko urr. 10a, 10:35

Santiago hondartzako eskoileran paseatzen ari zen herritar batek basurde batekin egin du topo goizeko lehen ordutan. Ohikoa ari da bihurtzen halako animaliak herriguneetan-eta ikustea.

Gizakiak bizi diren lekuetatik gero eta hurbilago ikusi izan dira basurdeak azken aldian: baserrietan, landa eremuan dauden etxeetan eta errepideetan eta abar. Itsasertzera ere heltzen dira animalia horiek, gaur herritar batek bidalitako bideoan ikus daitekeen gisan.

Goizeko lehen orduetan Santiago hondartzako eskoileran paseatzen ari zela, basurde batekin egin du topo herritar horrek. Hondarrean zegoen animalia, baina aipatutako pasabideari itsatsita. Adi-adi geratu dira bata besteari begira, sakelako telefonoarekin grabatutako bideo laburrean ikus daitekeen bezala. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide