Udako etenaren ostean, bueltan da ETB1eko Hitzetik hortzera bertsolaritza saioa, eta lehen ataleko protagonista Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarra da. Larunbatean eman zuten Hitzetik hortzera-ren denboraldi berriko lehen saioa, eta Nahieranen ikus daiteke oso-osorik.
2012an utzi zien Lazkanok plazei, eta baina bertsoari lotuta jarraitzen du. Hain zuzen ere, bertsolari ibilbidean bizitakoak-eta izango ditu hizpide hark, baita bertsolaritzaren oraina ere, Mirari Martiarena saioaren aurkezlearekin. Gainera, Lazkano kantura ere animatu zen grabaketan.
Martiarenak segituko du Hitzetik hortzera gidatzen denboraldi honetan, baina saioaren zuzendaria berria da: Andrea Lopetegi zarauztarra. Denboraldia oraintsu hasi da, eta oraingoan luzeagoa izango da; izan ere, maiatzera arte luzatuko dute.