Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzak Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiko emakumeen parte hartzeari buruzko hainbat datu eman ditu. Izan ere, Emakumeok Mugimenduan egitasmoari esker, emakumeen partaidetzak gora egin duela esan du erakundeak.
Joan zen uztailaren 27an egin zuten aurtengo Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia, eta 3.000 bat lagunek parte hartu zuten proban; horietatik 1.100 izan ziren emakumeak (%35). Gipuzkoa Kirolakek zehaztu duenez, zeharkaldiaren azken lau edizioetan 45,3 puntu igo da emakumeen parte hartzea. Hain zuzen, 2019an 750 emakume aritu ziren igerian, eta aurten 350 gehiago izan dira.