'Iban & Maite Beauty' saioaren bigarren denboraldia, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Iban Garcia eta Maita Azpiazu. (Primeran)

Ama-seme azkoitiarrek Euskal Herriko pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte, haien look-a aldatzen duten bitartean. Primeran plataforman ikus daitezke bigarren denboraldiko atalak.

Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-seme azkoitiarrek Iban & Maite Beauty saioaren bigarren denboraldia aurkeztu dute Primeran plataforman. Euskal Herriko pertsona ezagunak elkarrizketatzen dituzte horiek, look aldaketak egiten dizkieten bitartean. Dagoeneko ikusgai daude bigarren sasoiko atalak Primeranen.

Lehenengo denboraldian Odei Jainaga, Yogurinha Borova, Ainhoa Etxebarria, Julen Axpe, Lur Errekondo eta Asier Vilalibre nahiz Julen Agirre izan ziren saioetako gonbidatuak; bigarrengoan, berriz, Jon Gotzon Aldaparena, Twin Melody, Egoitz Txurruka, Ainhoa Larrañaga, Anne Lukin eta Aitzol Atutxa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide