'Urtain, buztinezko idoloa' dokumentala estreinatuko dute gaur, ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Urtain zena, artxiboko irudi batean. (EITB)

Jose Manuel Ibar Urtain boxeolari ibañarrietarraren bizitzari buruzko dokumentala ETB1en eta Eitb.eus webgunean ikusi ahal izango da, 22:15etik aurrera.

Jose Manuel Ibar Urtain boxeolari ibañarrietarraren bizitzari buruzko dokumentala estreinatuko dute gaur, asteazkena, ETB1 telebista katean eta Eitb.eus atarian. 22:15ean hasiko da Urtain, buztinezko idoloa izenburua duen ikus-entzunezkoaren emanaldia.

Hain zuzen ere, lan horretan Urtainek egindako ibilbidea eta hark esandakoak jaso dituzte. Haren esaldi ezagunetako bat izan zen, esaterako, honako hau: "Buztinezko idoloa naiz, eta nire buztingileak zuek izan zieneten: prentsa, irratia, telebista... Zuek egin eta desegin nauzue". Hortik dokumentalaren izenburua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide