Oreka Tolosa slackline taldeko kideek bultzatuta, bederatzi laguneko talde bat Gazumeko tontorretik Hernioko kanalerako bidea soka baten gainean gurutzatzen aritu dira gaur, orekari lanak eginda. Bi lagunek lortu dute 1.050 metroko luzeradun soka alderik alde gurutzatzea eta, horrekin, Euskal Herriko errekorra ezarri dute, baita Espainiako Estatukoa berdindu ere.