'Kontadazu euria ikusi duzun' kantua euskarara ekarri du Leok'k taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko mar. 21a, 12:09

John Fogerty Creedence Clearwater Revival taldeko musikariak 1970ean konposatutako Have you ever seen the rain? kantua ekarri dute euskarara. Zestoako musikarekin lotutako hainbat argazkirekin osatu dute bideoa.

Zestoako Leok-k musika taldea sortu zutela 57 urte dira aurten. Musikan urteetan egindako ibilbidearen urtemugan argitalpen berria kaleratu dute. Hain zuzen ere, Creedence Clearwater Revival taldeko John Fogerty musikariak 1970ean konposatu zuen Have you ever seen the rain? kanta ezaguna euskaratu, grabatu eta bideo txiki bat plazaratu dute. 

Kontadazu euria ikusi duzun izenburuko kantuaren bideoa herritarren argazkiekin osatu dute, Zestoako musika taldek azaldu duenaren arabera: "Urte hauetan guztietan musikan eta herriko musikaren eboluzioa azaldu nahi izan dugu argazkien bidez".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide