Hara!

'Gaua' filmean parte hartuko dute Elena Irureta, Iñake Irastorza eta Erika Olaizola aktoreek

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko urt. 28a, 10:28

Ezkerretik hirugarrena eta laugarrena dira irudian Irastorza eta Irureta. (David Herranz )

Paul Urkijo zuzendariaren hirugarren film luzearen protagonistak dira Elena Irureta aktore zumaiarra, Iñake Irastorza oriotarra eta Erika Olaizola azpeitiarra. Euskal mitologia izango du ardatz Urkijok Irati filmaren ondoren egingo duen lehen filmak.

Paul Urkijo zinemagilea Gaua film luzea filmatzen hasi da, eta Euskal Herriko hainbat txokotan arituko dira zazpi asteaz lan horretan. Hain justu, filmeko aktore protagonistak izango dira Elena Irureta zumaiarra, Iñake Irastorza oriotarra eta Erika Olaizola azpeitiarra.

Errementari eta Irati filmetan bezala, zuzendari arabarraren hirugarren filma ere "fantasiazko eta errealitate historikoaren artean" mugituko da. Gaua filma XVII. mendean girotuta, eta euskaraz ari dira filmatzen. Filmean, sorgin ehiza bete bat ikusi ahal izango da, eta une horretan, senarrarengandik ihesi, Kattalin bere baserritik aterako da gauerdian.

Baso beltzean galduko da protagonista, eta bere atzetik norbait segika duela sentituko du. Ihesean dabilela, hiru emakume maitagarrirekin topo egingo du Kattalinek. Arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiete elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide