Akaleia, Bulego eta Ezpalak musika taldeak, Min sarietarako hautagaien artean

Akaleiaren Ondoloin, Bulegoren Aldatu aurretik eta Ezpalaken Lagunekin zuzenean daude sarituen artean. Apirilaren 7an jakinaraziko dute epaia. 

Espainiako Musika Independentearen Min sarietan euskarazko diskorik onena irabazteko hautagaien artean daude eskualdeko hiru musika talde: Zumaiako Akaleia, Azkoitiko Bulego eta Zestoako Ezpalak. 

Hain zuzen, honako hauek dira aukeratu dituzte musika taldeak eta diskoen izenak: Akaleiaren Ondoloin, Amoranteren Harri herri har, Bulegoren Aldatu aurretik, Esne Beltzaren Esne Bidea, Ezpalak taldearen Lagunekin zuzenean, Ibil Bediren Goldea, Jai/Egunen Argiek istilu, Kepa Junkeraren Erromeriak, Kuttuneren Zer ote da?, Izaroren Cerodeenero, Intzaren Aheri, Muganen Aurrera ez den alde batera, Nogenen Åben cirkel, Sara Azurzaren Hemen berriro, eta Zetak taldearen Aaztiyen

Apirilaren 7an ezagutaraziko dituzte saridunen izenak. Min sariek Espainiako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzen dute. Etxepare Euskal Institutuak euskarazko disko onenaren Etxepare saria babesten du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide