Nerea Arriaga oriotarraren irrintziak eman dio hasiera Donostiako Zinemaldiari

Irrintziaren ondoren, joaldunek zeharkatu zuten aretoa Donostiako Zinemaldiko irekiera ekitaldian.

Nerea Arriaga Txirrita irrintzilariak bota zuen atzo Donostiako Zinemaldiari hasiera eman zion irrintzia Kursaalean. Galaz jantzita atera zen agertokira eta ekitaldira bertaratu zirenak harrituta utzi zituen bere deiadarrarekin. Bukatu zuenean, gainera, joaldunek zeharkatu zuten aretoa eta guztien artean oso giro berezia sortu zuten irekiera ekitaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide