Hara!

Mikel Aranbururen eskutik jaso du Mikel Merinok LaLigaren aipamena

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 24a, 11:55

Merino eta Aranburu atzo, Reale Arenan. (Mikel Merino)

Mikel Aranburu Realeko futbol jokalari ohi azpeitiarrak eman zion LaLigaren saria Mikel Merinori atzo Almeriaren aurkako partida hasi aurretik.

2022-2023 futbol denboraldia amaitzeko jardunaldi batzuk gelditzen badira ere, LaLiga erakundeak duela egun gutxi jakinarazi du Espainiako Lehen Mailako hamaikako onena zein jokalarik osatzen duten. Mikel Merino Realeko erdilari nafarra da hamaikakoa osatzen duten jokalarietako bat.

Hain justu, atzo, asteartea, jaso zuen aipamena egiten dion saria Realeko erdilariak. Mikel Aranburu futbol jokalari ohi azpeitiarraren eskutik jaso zuen saria Merinok Almeriaren aurka atzo Reale Arenan jokatu zuten partida hasi aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide