"Bizitza da nire Valentin"

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 16a, 15:29

Malkorbe hondartzan gaur goizean irakur zitekeen San Valentin egunaren harirako mezua. (Onintza Lete Arrieta)

Maiteminduen eguna omen da otsailaren 14a, eta enpresek era guztietako produktuak eskaintzeko erabiltzen dute data hori urtero. Getarian, herritarren batek denentzat utzi nahi izan du bere mezua egun horren harira, eta egunotan Malkorbe hondartzan dago ikusgai.

Otsailaren 14a, San Valentin eguna. Maiteminduen eguntzat hartzen da mundu zabalean, eta era guztietako produktuak eskaintzeko erabiltzen dute data hori enpresek eta saltokiek.

Getarian, herritar batek mezu bitxia utzi du egun horren harira Malkorbe hondartzako hondarretan idatzita denen bistara: "Life is my Valentin". Bizitza da nire Valentin. Azpian, bihotza marraztu dio.

Hain justu, otsaileko GUKA gehigarria maitasunari buruz egin du hedabide honek, eta hemen dago irakurgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide