Irene Larrañagaren 'Insuladas' erakusketaz, 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 13a, 08:57

Irene Larrañaga 'Insuladas' erakusketako argazki baten aurrean. (FotoGasteiz)

Bakarrik bizi diren emakumeen argazkiak eraman ditu azpeitiarrak Donostiako Aquariumeko Nautilus aretora. Berria egunkarian erreportajea egin dute.

Irene Larrañaga argazkilariak Insuladas erakusketaz erreportajea egin dute Berria egunkarian. Bakarrik bizi diren emakumeen argazkiak eraman ditu azpeitiarrak Donostiako Aquariumeko Nautilus aretora, eta martxoaren 12ra arte izango dira ikusgai.

Hain zuzen ere, beraiek hala nahi dutelako bikotekiderik ez duten emakumeak, bikotekidea izanda ere bakarrik bizi direnak, halakoren alaba izateari uko egin ziotenak, banandutakoak, alargunak... dira irudietako protagonistak, eta horiek ez dute loturarik beren artean. Dena den, bada lotzen dituen hari bat: emakume horiek denak Formentera uharteak (Balearrak) batzen ditu.

Erreportaje osoa Berria.eus atarian irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide