Realaren lehen taldearekin 200 partida ofizial betetzear da Igor Zubeldia

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 28a, 09:00

Real Sociedad TV taldearekin bere ibilbidearen errepasoa egin du Zubeldiak; izan ere, Real Madrilen aurka jokatuko du Realak bihar, Madrilen. Futbol jokalari azkoitiarrak 200 partida beteko ditu zurien aurka jokatzen baldin badu. 

Igor Zubeldia Realeko futbol jokalari azkoitiarra 200 partida ofizial betetzear da klubaren lehen taldearekin. Realak Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, igandea, Madrilgo Santiago Bernabeu estadioan (21:00), eta azkoitiarrak minutuak izaten baditu, 200 partida ofizial beteko ditu Realaren lehen taldearen elastikoarekin.

Klubak azaldu duenez, "ibilbide bikaina" ari da osatzen azkoitiarra Realean. Erdilari postuan hasi zen Zubeldia lehen taldearekin, "ahalegina, elkartasuna eta sakrifizioa medio". Egun, ordea, "maila handiko" atzelaria bihurtu da azkoitiarra. Futbol jokalariak lehen taldean egindako bidea errepasatu du Real Sociedad TV taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide