Itsas-txakur txiki bat agertu da gaur goizean Malkorbe hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Goizean Gaztetapen agertu den itsas-txakurra. (Gurutze Gorria)

Gurutze Gorriko boluntarioek ikusi dute itsas-txakurra hondarretan, eta bideoz hartu dituzte animaliaren joan-etorriak. Itsas-txakurra egoera onean dagoela eta uretara bere kabuz sartu dela jakinarazi dute. 

Getariako Malkorbe hondartzan itsas-txakur txiki bat agertu da gaur goizean, Gipuzkoako Gurutze Gorriak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez. Bideoa ere jarri du, animaliak hondarretan egin dituen joan-etorriak erakutsiz. 

Gurutze Gorrikoen esanetan, animalia egoera onean zegoen, eta bere kabuz sartu da itsasoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide