'Petare, Miren Egigurenen puskak' liburuaz aritu da Leire Ibarguren azpeitiarra 'Artefaktua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 21a, 10:00

Miren Egiguren bidaniarraren istorioa kontatzen duen liburua da Petare, Miren Egigurenen puskak liburua, Caracasen eman baitzituen hark 40 urte baino gehiago. Leire Ibarguren azpeitiarra da liburua idatzi duena, eta ETBko Artefaktua programan eman du bere lanaren berri.

Leire Ibarguren idazle azpeitiarrak bere ibilbideko bigarren liburua kaleratu du aurten: Petare, Miren Egigurenen puskak. Miren Egiguren bidaniarraren bizitzaren puskak kontatzen dituen lana da azken hori, hark 46 urte Euskal Herritik urrun eman baititu, Venezuelan, Caracaseko auzo pobre batean. Joan zen irailean aurkeztu zuen liburua Ibargurenek, Tolosan (Gipuzkoa), eta hilaren 16an Ilaski Serrano kazetariaren galderei erantzun zien ETB1eko Artefaktua saioan. Bertan azaldu zituen liburuko protagonistaren bizitzaren xehetasunak nahiz lanaren inguruko bestelako ñabardurak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide