Gurutzetako erietxea alaitu dute Txapasek eta Porrotxek

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 14a, 12:10

Txapas soinujolea (goian eskuinean) eta Porrotx (behean) Gurutzetako ospitaleko langileekin eta Aspanovas elkarteko kideekin. (Utzitakoa)

Gabonei ongietorria emateko ekitaldian izan dira ospitaleratuta dauden haurrekin, eta opariak banatu, abestu, dantzatu eta irri egin dute.

Iosu Txapartegi Txapas soinujole zarauztarra eta Porrotx pailazoa Barakaldon (Bizkaia) dagoen Gurutzetako ospitalean izan ziren atzo goizean, Gabonetako zuhaitzaren argiak pizteko ekitaldian. Horrekin batera, Pediatria zein Onkologia sailetan ospitaleratuta dauden haurrei bisita egin zieten gelaz gela, opariak eta musuak banatu, argazkiak atera, abestu eta dantza egiteko.

Lan horretan, Aspanovas (Minbizia duten Bizkaiko haurren eta nerabeen gurasoen elkartea) izan zuten bidelagun, eta Gurutzetako osasun langileekin ere izan ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide