Maria Zunzunegi elkarrizketatu du Iñigo Antsorregik 'Korapiloak' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 13a, 14:31

Maria Zunzunegi, artxiboko irudi batean.

Korapiloak podcastaren bederatzigarren atalean, azkoitiarrak bere psikologoa elkarrizketatu du; zestoarrari anorexia diagnostikatu zioten 13 urterekin, eta bizi izan zuena azaldu du hark.

Maria Zunzunegi psikologo zestoarra eta Azpeitiko bizilaguna elkarrizketatu du Iñigo Antsorregi azkoitiarrak EiTBko Korapiloak podcastaren bederatzigarren atalean. Hain zuzen ere, Antsorregiren psikologoa da Zunzunegi, eta "mahaiaren aldeak trukatuta", elkarrizketa "goxo" zein "atsegina" izan dute biek.

Zunzunegiri anorexia diagnostikatu zioten 13 urte zituela, eta hamar urte iraun zuen "borroka" hark. Lehen eta hirugarren pertsonan bizi izandakoak azaldu ditu zestoarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide