HARA! Manex Beristain barreterapiaz aritu da solasean, 'Korapiloak' podcastean

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2022ko aza. 2a, 09:18

Iñigo Antsorregik gidatzen duen podcastaren hirugarren ataleko protagonista izan da azpeitiarra. Heriotzaz, bizitzaz eta barreaz aritu dira biak solasean.

Manex Beristain azpeitiarra izan da Korapiloa podcastaren hirugarren saioko protagonista. Iñigo Antsorregik gidatzen du podcast hori, eta harekin aritu zen solasean Beristain, heriotzaz, bizitzaz eta barreaz. Azpeitiarraren bikotekidea gaixotasun bat tarteko hil zen, eta dolu prozesua eginda, "heriotzak bizitzan kokatu" zuela azaldu du. Orain, barreterapeuta da Beristain, barreterapia saioak eskaintzen ditu.

EITBPodkast atariak buru osasuna gai izango duen Korapiloak izeneko podcasta jarri zuen martxan joan zen urriaren 18an. Iñigo Antsorregik gidatzen du elkarrizketa saioa, eta audio horiek ETB1eko Biba zuek! saioan egiten duen atalaren osagarri izango dira. Honako lotura honetan entzun daiteke hirugarren saioa osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide