Olatz Salvador abeslariak Eraman nazazu abestiaren bideoklipa kaleratu berri du, eta Ane Berriotxoak zuzendutako ikus-entzunezkoan eskualdeko bi lagunek parte hartzen dute. Hain zuzen ere, Aner Peritz bertsolari zarauztarra eta Mikel Ibarguren aktore zestoarra ageri dira Donostiako musikariak estreinatu berri duen lanean. Horiez gain, irudietan agertzen dira Salvador abeslariaz gain, Haizea Arana, Edurne Azkarate, Martina Garreta, Amaia Munilla, Irati Salsamendi, Endika Sarabia, Karol Vanessa Lozano eta Maider Galardi.