HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2022ko eka. 2a, 16:20

Arantza Ibarra zinema zuzendariak finantzaketa kolektibo kanpaina abiatu du proiektua gauzatzeko dirua lortu ahal izateko. Duchenneren muskulu distrofia gaixotasun sendaezina da, eta Iren da gaixotasun hori duen haurretako bat.

Iren Reyes azpeitiarrak Duchenne muskulu distrofia gaixotasunaren inguruko dokumental labur batean parte hartuko du. Arantza Ibarra zinema zuzendari ondarroarrak crowdfunding kanpaina abiatu du proiektua gauzatu ahal izateko dirua lortzeko, eta bi hilabetez egin ahalko dira ekarpenak, honako lotura honetan

Duchenneren muskulu distrofia gaixotasun sendaezina da, nagusiki haurrei eragiten diena. Muskuluen ahultasun progresiboa eragiten du, eta gaixotasun genetiko bat izanik, ez dago sendatzeko tratamendurik; beraz, sintomak murriztea eta bizi-kalitatea handitzea dira helburuak. Film laburrean gaixotasun arraro horri ikusgarritasuna eman nahi dio Ibarrak, eta ikerketak ere bultzatu nahi ditu.

Duchenne Parent Project erakundearen ideia izan da dokumental laburra gauzatzea, eta hiru kasu konkretu landuko dituzte; horien artean, 11 urte dituen Iren azpeitiarraren kasua azalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide