Joseba Argiñanok aurkezten duen ETB1eko Sukalerrian telebista saioan parte hartu zuen atzo, asteartea, Migel Angel Uzkudun Anbu aizarnarrak. Urteetan Aizarnako Aranburu landetxearen ardura izan du, eta egun jubilatuta dagoen arren, geldirik egoten ez dakienez, Argiñanorekin batera, arkume duruma jogurt saltsarekin eta hummusarekin prestatu zituen atzoko saioan. Lotura honetan ikus daiteke bideoa osorik.