HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

Erabiltzailearen aurpegia Ihintza Elustondo 2022ko ots. 17a, 16:45

Eugeni Alzibarrek sortutako Youtubeko kanala da 'Eugeniren txokoa', eta atal horretan arlo askotako jendea elkarrizketatu ohi du. Azpeitia eta Errezil arteko pertsona bat izan da txoko horretako azken protagonista: Iker Ezama.

Eugeni Alzibarrek sortutako Youtubeko kanala da Eugeniren txokoa, eta atal horretan arlo askotako jendea elkarrizketatu ohi du. Azpeitia eta Errezil arteko pertsona bat izan da txoko horretako azken protagonista: Iker Ezama, hain zuzen ere. Azpeitian bizi den errezildarra da Ezama, eta besteak beste, korrikaren munduan egindako ibilbidea azaldu du. Txikitan "astakirten samarra" zela dio, eta horregatik, "Iker oker" deitzen ziotela. 120 kilo pisatzera iritsi zela ere kontatu du, eta medikuak zaintzea komeni zitzaiola esan ziola. "Horregatik hasi nintzen kirola egiten".

Alzibarrek garun paralisia du, eta haren ametsa zen pertsona ezagunak elkarrizketatzea. Hori dela eta sortu zuen Eugeniren txokoa, eta pixkanaka, amets hori errealitate bihurtzen ari da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide