Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunak deituriko Twitter kontuan Zestoan 1958an izandako tren istripu baten irudia jarri dute. Kontuaren jabeak txioan azaldu duenez, urte horretako martxoaren 3an luizi bat izan zen Zestoako herrigunea eta Iraeta lotzen zituen trenbidean, eta Urolako Trenaren 3. zenbakia zuen ibilgailua txikituta gelditu zen. CAFen Irungo lantegian berreraiki zuten karrozeria metalikoarekin. Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan dago ikusgai ezbeharraren irudi bat.
(Argazkia: Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunak)