HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2022ko urt. 18a, 14:27

Gizonezkoen Moda Astean parte hartu berri du modelo azpeitiarrak. Dolce&Gabanna markaren desfilean aritu da.

Julen Azpiazu (Azpeitia, 2001) modeloak Milango (Italia) Gizonezkoen Moda Astean parte hartu berri du. Nazioarteko modan debuta egin du, beraz, azpeitiarrak, Dolce&Gabanna markaren desfilean arituta. Milan da modaren munduko hiriburu nagusienetakoa, eta hango Moda Astea ere bai.

Azpiazu duela hiru urte hasi zen modaren munduan murgiltzen Donostiako First Models Agencyrekin. Gero, Kataluniako Sight Managementekin hasi zen lanean, eta segidan Madrilgo Clear Managementekin. Azken hilabeteetan, berriz, Italiako Crew Model Managementekin ari da lanean.

Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarria.eus-ek iaz Azpiazuri egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide