Gabonetako bideoa egin du Bertan merkatari elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2021ko abe. 14a, 14:32

https://www.youtube.com/watch?v=H0wDOI_iDRE&feature=emb_title

Gabon jaiak gertu direla eta, Bertan merkatari elkarteak Azpeitian bertan kontsumitzera animatu ditu herritarrak. Horretarako, hainbat herritarrek parte hartzearekin egindako bideo bat argitaratu dute merkatariek. Hain zuzen ere, Egan taldearen Lo ez abestia moldatu dute, Xabier Saldias beraren ahotsarekin, eta Ekain Ibarguren aktoreak egin ditu protagonista lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide