HARA! Iñigo Aranbarri, 'La casa de papel' telesailean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien 2021ko abe. 13a, 12:25

Telesailaren azken denboraldiaren bigarren zatia aurkeztu berri dute, eta azkoitiarrak kapitulu batean parte hartu du.

Mundu osoan zehar ezaguna egin da La casa de papel telesaila. Abenduaren 3an kaleratu zuten ikus-entzunezkoaren bosgarren denboraldiko bigarren zatia. Guztira, bost kapitulu berri aurkeztu dituzte, eta kapitulu horietako batean parte hartu du Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak.

Aranbarrik bere sare sozialetan eman du berria. "Plazera da 'fenomeno' honen parte izatea, eta horren maitasun handiz hartu nauen talde tekniko guztia ezagutzea". Aranbarriz gain, euskal aktore ugarik parte hartu dute telesailean, besteen artean, Itziar Ituñok eta Ramon Agirrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide