HARA! Errezil Sagarra eta Bittor Astigarraga, 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2021ko abe. 11a, 18:20

ETB1eko telebista saioan agertu da Bittor Astigarraga, Errezil Sagarraren inguruan hitz egiten.

Errezil izan zen protagonista atzoko ETB1eko Sukalerrian telebista saioan. Hain zuzen ere, Bittor Astigarraga agertu zen programan, Errezil Sagarra dela eta. Errezilen hain bereizgarria den fruituaz, Ibarbi Sagarraren Elkarteaz nahiz Errezil Sagarraren Ibilbideaz hitz egin zuen Astigarragak, eta Errezilgo parajeak ere agertu ziren saioan. Hemen ikus daiteke saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide