HARA! Xanti Agirrezabala, La MODAren 'No canto yo' abestiaren bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Ihintza Elustondo 2021ko aza. 13a, 09:38

Gorka Urbizuren kolaborazioarekin kaleratu du Burgosko (Espainia) taldeak kanta berria. Agirrezabalarekin batera, Jon Ander Urresti aritu da aktore lanetan.

La MODA musika taldeak No canto yo abestiaren bideoklipa kaleratu du aste honetan, eta Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarra da ikus-entzunezko horretako protagonistetako bat. Burgosko (Espainia) musika taldea da La MODA, eta haren Nuevo Cancionero Burgalés diskoko bigarren singlea da No canto yo. Gorka Urbizuren kolaborazioarekin kaleratu du taldeak kanta berria. Agirrezabalarekin batera, Jon Ander Urresti aritu da aktore lanetan.

Hemen entzun daiteke abestia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide