Gaur hasi eta urriaren 3ra bitartean ospatuko dute koronabirus garaietara egokitutako Azkena Rock jaialdia Gasteizen, eta Zestoako Ezpalak izango da edizio berezi honi hasiera emateaz arduratuko den taldea, Lehendakaris Muertos taldearekin batera. Iradier Arenan izango da kontzertua, 19:30ean hasita.