HARA! Basozainek harrapatu dute putrea Getariako udaltzainen laguntzarekin

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2021ko ira. 20a, 14:11

Atzo, igandea, putre bat agertu zen Zarautz eta Getaria arteko pasealekuan, lehenengo tunelaren eta komun publikoen artean. Galduta zegoen, eta herritarrek hainbat bideo grabatu zituzten.

Atzo bertan, putre hori Getariara iritsi zen, eta han, moilan, lortu zuten kaxa batekin harrapatzea. Basozainari deitu zioten udaltzainek, eta denen artean lortu zuten kaiolan sartzea, basozainek animalien zaintza gune batetara eraman ahal izateko. Une hori jasotzen dute herritarrek hartutako irudiok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide