HARA! Rodeo musika taldeak sortu du Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren abestia

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Etxaniz

Zestoako musika taldeak 'Norabidea' izeneko abestia sortu du Altsasun egingo duten Gazte Topagune Sozialistaren harira. Igandean kaleratu zituzten abestia eta bideoklipa.

Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, urriaren 8tik 12ra bitartean egingo dute Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista Altsasun (Nafarroa). Herriz herriko aurkezpenak egiten ari dira egunotan, egitasmoaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Horrez gain, topagunearen abestia kaleratu dute. Zestoako Rodeo musika taldeak sortu du aurtengo Gazte Topagune Sozialistaren abestia, Norabidea izenekoa, eta joan zen igandean aurkeztu zuten. Hona hemen bideoklipa: 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide