HARA! Kazetaritzaren bilakaeraz aritu da 'Berria'-n Iñaki Elorza 'Txapas' kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre 2021ko ira. 1a, 15:47

Analogikotik digitalerako jauziaz eta teknologia berriek kazetaritzan izan duten eraginaz aritu dira Txapas, Elixabete Garmendia eta Jose Mari Pastor Berria-n.

Kazetaritza errotik aldatu da azken hamarkadetan, eta digitalak analogikoa ordezkatu zuen garaiko kazetaria da Iñaki Elorza Txapas azpeitiarra. Berria egunkarirako erreportaje bat ondu du Enekoitz Telleria kazetariak Teknologia berriak eta lanbideak seriearen barruan, eta Txapasek, Elixabete Garmendiarekin eta Jose Mari Pastorrekin batera, kazetaritzaren bilakaera izan du hizpide erreportajean. Azpeitiarraren arabera, hiru kilo pisatzen zuen hark Euskadi Irratian lanean zebilela izandako lehen mugikorrak. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea, osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide