HARA! Hiritik Beizamara iritsitako herritarrak izan dituzte hizpide ETB1eko 'Ur Handitan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien 2021ko eka. 9a, 10:02

Xabier Madariaga aurkezlea Beizamako hiru herritarrekin elkartu zen beren esperientziak gertutik ezagutzeko.

ETB1eko Ur Handitan telebista saioak atzo 'Hiritik herrira' izeneko saioa eskaini zuen. XX. mendean herrietatatik hirietarako bidea hartu zuen gizakiak, baina, gaur egun, eta pandemiak areagotuta, hirietatik herrira itzultzen hasi da jendea. Hiritik herrira joanda bizitzak aldatu dituzten herritarrak izan zituzten hizpide atzo eskaini zuten saioan, eta Beizamara iritsitako lagunekin elkartu zen Xabier Madariaga.

Beizaman bizi diren Itziar Arconada, IƱigo Altuna eta Igone Arruti elkarrizketatu zituen telebista aurkezleak. Besteak beste, hiritik herrirako urratsa emandakoan aurkitu zituzten zailtasunak, aldaketa egiteko arrazoia zein izan zen eta egun Beizaman zer nolako bizimodua duten azaldu zuten Beizamako hiru protagonistek.

Honako lotura honetan ikus daiteke Beizamako saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide