HARA! 'Grises' eta 'Ezpalak' taldeetako kideak agertu dira ETB1eko 'Bidegurutzean' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre 2021ko mai. 20a, 17:04

Amancay eta Eñaut Gaztañaga anai-arrebak agertu ziren atzo, asteazkena, ETB1eko 'Bidegurutzean' saioan. Musika munduan izandako zenbait esperientzia azaldu zituzten saioan biek ala biek.

Amancay Gaztañaga 'Bidegurutzean' saioan. (EITB)

Belaunaldi desberdinetako euskal musikariak biltzen dituen Bidegurutzean saioa estreinatu zuen Euskal Telebistak duela gutxi, eta atzo, asteazkena, Zestoako Grises eta Ezpalak taldeko kideak izan ziren saioan. Hain zuzen ere, Amancay eta Eñaut Gaztañaga anai-arrebak azaldu ziren programan, eta horiek musika munduan izandako hainbat bizipen azaldu zituzten bertan. Bestalde, Gatibu taldekoak ere izan ziren saioan, eta elkarren abestiak elkarrekin kantatu zituzten. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa, osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide