Arnasa Gara kanpainaren barruan, Euskararen tximeleta efektua izeneko ikus-entzunezko pilula egin dute, eta Erika Olaizola azpeitiarra da bertan parte hartu duen aktoreetako bat. "Euskarari eusten diogunean, ingurukoak ere euskaraz aritzeko giroa sortzen dugu. Zabaldu egiten dugu euskaldunak euskaraz aritzeko modua, hitz bakar bat nahikoa duen kodearekin", dio bideoaren deskribapenak. Ez da Olaizolak kanpaina horretan parte hartzen duen lehen aldia; izan ere, Euskararekin ezin galdu ikus entzunezko pilularen inguruan elkarrizketatu zuten azpeitiarra. Bertan, herri euskaldunenetako zenbait gurasok beren seme-alabek erdaraz ondo ez ikasteko duten beldurraz hitz egiten du azpeitiarrak.