HARA! Zourdine Thior futbol jokalari oriotarra elkarrizketatu dute ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2021ko mai. 1a, 16:36

Elkarrizketan, Thiorrek arrantzak eta futbolak bere bizitzan duten garrantziaz hitz egin du, besteak beste.

Zourdine Thior (Dakar, 1997) 10 urte zituenean etorri zen Oriora bizitzera, eta gaur egun Real Union taldeko jokalaria da.

ETB1ek egindako elkarrizketan, futbolariak aitortu du arrantza "oso garrantzitsua" izan dela berarentzat eta bere familiarentzat. Futbolari dagokionez, "eskertuta" sentitzen da, iruditzen baitzaio kirol horri esker duela "gaur egungo bizitza". 

Elkarrizketa osoa hemen ikus daiteke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide