HARA! Eneka Lazkano, Urkomeren 'Jakiz jakin: Transformatuak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Arzallus 2021ko api. 21a, 08:51

Errezilgo Solaka baserrian ogia eta madalenak ekoizten ditu Lazkanok, gero Azpeitiko azokan eta inguruko hainbat denda txikitan saltzeko. Berien negozio eredua izan du hizpide, besteak beste.

Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteak Jakiz jakin bideo sortako beste ale bat argitaratu du, oraingoa Transformatuak izenburupean, eta saio horretako protagonistetako bat Eneka Lazkano azpeitiarra izan da. Errezilgo Solaka baserrian ogia eta madalenak ekoizten ditu Lazkanok, modu ekologikoan, gero Azpeitiko azokan eta inguruko hainbat denda txikitan saltzeko. Ekoizteko eta saltzeko moduez, bertako produktuak kontsumitzearen abantailez eta beste hainbat gauzataz hitz egin du azpeitiarrak.     

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide