HARA! Silvia Carrizo eta Xanti Ugarte, 'Etxe barrutik argitara' bideo erreportajean

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien 2021ko mar. 29a, 15:06

Bideo erreportajean zaintzaren krisia hainbat begiradetatik landu dute Olatukoop-ek eta Argiak. Hainbat lagunek parte hartu dute, horien artean Xanti Ugarte zestoarrak eta Silvia Carrizo Zumaiako bizilagunak.

'Etxe barrutik argitara' bideo erreportajea osatu dute Olatukoop eta Argia hedabideak "zaintzen krisia begirada ezberdinetatik" lantzeko. Irauli Zaintzak plataformako Xanti Ugarte zestoarrak eta Malen Etxeako Silvia Carrizo Zumaiako bizilagunak beren ikuspuntua azaltzeko tartea izan dute erreportajean.

Nahiz eta azken aldian asko hitz egin zaintzen krisiaz,  urteak zeramatzan errealitate horrek Euskal Herriko milaka familietan. Etxe barruan, norberaren eremu pribatuan ematen diren "zapalkuntza eta esklabutza egoerak" salatu eta horiei aurre egiteko "bide ezberdinak" jorratu dituzte bideoan. Ahots ezberdinek parte hartu dute erreportajean, zaintzen krisiaren oinarrian dauden "egiturazko zapalkuntzak" salatzearekin batera,  kooperatibismoak "aterabide bat" bilatu asmotan jorratu dezakeen paperaz hausnartzen dute. Maitelan Kooperatibaren eredua ere azaltzen dute, bere argi zein ilunekin eta zaintza kooperatibek zaintza sistema publiko eta unibertsal baten bidean jokatu dezaketen paperaz hausnartzen dute. 

Bideo erreportajea Olatukoopeko Kooperatibak Denontzat lan taldeak osatutako ikerketa batean oinarrituta dago. Ikerketa horretan, kooperatibismoak "krisi horren aterabideak" lortzeko bidean egin dezakeen ekarpena jorratzen du, krisiaren beraren "jatorriak" eta "oinarriak" azaltzearekin batera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide