HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute aurrera Gaztea Cover Lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien 2021ko mar. 24a, 16:25

200 lan baino gehiagoren artetik hautatu ditu epaimahaiak Eider Sanchez azpeitiarrak, Kattalin Zubizarreta getariarrak eta Ane & Iban Music bikote zarauztarrak egindako lanak.

Eider Sanchez azpeitiarra, Kattalin Zubizarreta getariarra eta Ane & Iban Music bikote zarauztarra Gaztea Cover Lehiaketako bozketa fasera sailkatu dira. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztu diren 200 lanetatik hogei musikarik eta abeslarik egindako lanak aukeratu ditu bozketa faserako, eta horien artean dira eskualdeko hiru abeslarien bertsioak. 

Parte hartzaileek bertsio bat kantatu behar izan dute, musika tresna batekin edo gehiagorekin lagunduta zein playback-a eginda. Halere, abestea ezinbestekoa izan da lehiaketan parte hartu ahal izateko. Sanchezek Vetusta Morla taldearen 23 de Junio abestia kantatu du, eta Zubizarretak eta Ane & Iban Music bikoteak Eñaut Elorrietaren abestiak hautatu dituzte; Ez dago ezer abestu du getariarrak, eta zarauztarrek Eguzki argitan abestiaren bertsioa egin dute.

Herritarrek orain datorren asteartera arte, martxoak 30, izango dute lanen baten aldeko botoa emateko aukera aukera. Martxoaren 31n, berriz, Gazteako epaimahaiak finalisten berri emango du, eta finala apirilaren 15ean jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide