Pirinioen faltarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2021ko urt. 6a, 12:12

Azken egunetan gogotik egin du elurra Euskal Herrian. Azpeitian herrigunean ere egin du pixka bat, baina inguruko mendietan eta mendateetan adina ez. Urtearen hasierarekin iritsi da neguko lehen elurtea, eta herritarrek paisaiaz nahiz elurraz gozatzeko aukera izan dute. Gainera, izan dira Izarraitzera igo eta eskien nahiz snow taulen gainean jaitsi diren herritarrak ere. Gaur, adibidez, eskiatzaile bat baino gehiago ikus zitezkeen Xoxoten eta inguruetan kirol horretaz gozatzen. Pirinioetara joateko aukerarik ezean, etxean aritu behar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide