1,1 kiloko onddoa aurkitu du Ricardo Elorza azkoitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Elduaien

Herritarrek onddoen ale bikainak aurkitu dituzte aurten, eta horren adibide da Ricardo Elorzak etxera ekarritako azken hau ere.

Perretxiko zaleak hara eta hona dabiltza lurrak emandako altxor preziatuenetako baten bila. Ricardo Elorza Txanpaña-k atzo, asteazkena, onddo zuri bat aurkitu zuen, eta ez nolanahikoa. Txanpañaren esanetan, 1,100 kilo pisatu du onddoak, eta babesa ere egundokoa; onddoaren txapelak 32 zentimetro neurtu ditu. Perretxikoa aurkitu duen ingurua sekretuan gorde nahi izan badu ere, azaldu du "inguruotan" aurkitutakoa izan dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide