Urriarekin euri zaparrada mardulak iritsi dira Euskal Herrira, baita Azpeitira ere. Azken egunetan egin du euririk herrian, eta horren islada da Nuarbeko Ibai-Eder urtegiaren edukiera. Izan ere, azken urteetan, sasoi honetan, gorago edo beherago izan da edukiera maila, baina aurtengo betetze mailara ez da izan azken lau urteetan behintzat.
Hain zuzen ere, urtegiaren edukieraren %67,32 dago beteta Gipuzkoako Urakek gaur emandako datuen arabera, iaz baino sei puntu gehiago. 2016ko urriaren erdiko datuak eta gaurkoak alderatuta, berriz, aldea nabarmena da: urtegiaren edukiera askoz ere beteagoa dago aurten.
Hona hemen, azken lau urteetan urriaren erdian Ibai-Eder urtegiak izan duen betetze mailaren datuak:
- 2020: %67,32.
- 2019: %61,39.
- 2018: %65,83.
- 2017: %51,37.
- 2016: %49,86.