HARA! Gaztañagak, Urangak eta Irazabalek parte hartzen duten 'Alardea' telesaila estreinatuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2020ko urr. 7a, 12:46

Irungo eta Hondarribiko alardeek urteetan sortu duten gatazkan oinarritutako telesaila estreinatuko dute gaur. Amancay Gaztañaga zestoarra, Kandido Uranga zumaiarra eta Amaia Irazabal getariarra dira aktoreetako batzuk.

Alardea telesaila estreinatuko dute gaur, 22:30ean, ETB1en. Irungo eta Hondarribiko (Gipuzkoa) alardeek urteetan sortu duten gatazka abiapuntu hartuta sortu du telesaila K200 etxeak, David Perez Sañudok eta Pedro Fuentesek zuzenduta. Amancay Gaztañaga zestoarra, Itziar Ituño, Carmen Climent, Klara Badiola edo Sara Cozar dira Alardea laneko aktore nagusiak. Horrez gain, Kandido Uranga zumaiarrak eta Amaia Irazabal getariarrak ere parte hartuko dute telesailean.

Lau atalez osatuta dago fikziozko telesaila da, eta gaur emango dute lehen atala. Amaia da protagonista (Itziar Ituño), eta herriko jaietako alardean desfilatzeko eskubidearen alde borrokatuko da auzokide talde batekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide